Irabien auzoko jaiak ate joka

Urriarekin batera datoz Okondoko Irabien auzoko 2012ko jaiak, aurtengo berrikuntzarekin, izan ere, San Bartolome jaietan egin bezala, hemen ere Irabienmovil 2012 martxan jarriko da eta jaietako argazki onenari saria emango zaio. Jaiak ostiralean, hilak 5ean hasiko dira; arratsaldeko 18:00etan haurren jaia eta ondoren 19:30ak odolkiak jateko aukera egongo da. Gauerako, mus txapelketa eta dantzaldia izango dira 22:00etan.

Urriarekin batera datoz Okondoko Irabien auzoko 2012ko jaiak, aurtengo berrikuntzarekin, izan ere, San Bartolome jaietan egin bezala, hemen ere Irabienmovil 2012 martxan jarriko da eta jaietako argazki onenari saria emango zaio. Jaiak ostiralean, hilak 5ean hasiko dira; arratsaldeko 18:00etan haurren jaia eta ondoren 19:30ak odolkiak jateko aukera egongo da. Gauerako, mus txapelketa eta dantzaldia izango dira 22:00etan.

Irabien auzoan, larunbatean goizeko 10:00etan kalean egindako pintura lehiaketa hasiko da eta 14:30etarako aurkeztutako margo lanak asteburu osoan zehar auzoko tabernetan jarriko dira erakusgai. Hamaiketan, patata-tortilla eta marmitako lehiaketarako izena emateko unea izango da, hauek, eguerdirako aurkeztu beharko dira eta 14:00etan jakingo da nork irabazten duen.

13:00etan Jubilatuen etxean meza nagusia ospatuko da eta ohiko beste hitzordu bat, tute-txapelketa da, eta hitzordua arratsaldeko bostetan jarri dute. Haur jolas eta umore rallyarekin ondo pasatuko dute arratsaldeko 17:30etan eta 19:00etan, munduko igel-toka txapelketa antolatu dute.

Gaueko bederatzi terdietan, mozorro lehiaketa jendetsuaren txanda izango da eta gero hamarretan, dantzaldiaz igaroko dira orduak. Irabien auzoko jaietako azken egunean, igandean, goizeko 11etan baserriko produktuen salmenta eta erakusketa egongo da eta 13:00etan dantza emanaldia, gainera indarrak hartzeko mojojonpotea ere antolatu dute auzoan. Arratsaldeko 17:00etan briska-txapelketa hasiko da eta iluntzeko 20:00etan Irabienmovil 2012 eta pintura lehiaketako lanak erakutsi, balioztatu eta sarituko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide