Okondoko Ganekogorta Mendi Kluba taldeak , Mendiari eta Naturari buruzko I.Jardunaldiak antolatu ditu. Ekitaldiz beteriko egitaraua dakar klubak eta ostegun honetan bertan hasiko da, urriaren 4tik 27ra bitartean Okondon, proiekzioak, hitzaldiak, ibilbide neurtua, bizi-poteoa edota onddoak batzeko irteerak egingo dira.
Ostegunean, urriak 4, arratsaldeko 19:00etan Okondoko Eskolan “Okondo Ibarra” jardunaldien aurkezpena egin eta gero, 19:30etan Julen Reketa mendizale eta mendi-gida ezagunaren eskutik “Más allá del Khumba Karma” (Himalaya) proiekzioa emango da. Hurrengo ekitaldia urriaren 19an iritsiko da, ostiral horretan “Gure herri-ohiturak Okondon” hitzaldia Felix Mugurutzaren eskutik iritsiko da arratsaldeko 19:30etan Okondoko eskolan. Urriaren 20an, larunbatean, goizeko 08:00etan “Okondoko Ibarra” I.Ibilaldi Neurtua Okondoko frontoitik aterako da, Pagolar, Idubaltza, eta Bikirriotik mendi osteratxoa egin ostean udal-igerilekuetan bukatzeko. Urriaren 21ean, igandean “Ezagutu Okondo bizikletaz” parte hartzaileek bizi-poteoan Okondoko bazterrak ezagutzeko aukera izango dute. Onddoak jasotzeko txanda urriaren 26an jarri dute eta arratsaldeko 16:00etan elkartuko dira, 19:30etan “Perretxikoak basotik mahaira” hitzaldia emango du Jose Antonio Muñoz Landa eremuko mikologoa eta mikogastronomoak. Urriaren 27a larunbata Okondoko onddo-espeziak batzeko irteera proposatu dute goizeko 09:00etarako eta arratsaldean, 17:00etan goizean zehar jasotako espeziek katalogatu eta sailkatu egingo dituzte ondoren, urriaren 28an, igandean Kultur etxean (Ametsuts-en lokalean) 12:00etan elkartuko dira nahi duten guztiek, jangarriak izan diren espezieak sukaldatu eta ondoren dastatu ahal izateko.