Aurtengo Aiaraldea Euskaraz edizioa urriaren 6an ospatuko da

Aiaraldea Euskaraz 2012 Luiandon ospatuko da datorren urriaren 6an, larunbatean. Egitaraua ekitaldiz lepo dator eta goizetik iluntzera arte zertan parte hartu egongo da.  

Aiaraldea Euskaraz 2012 Luiandon ospatuko da datorren urriaren 6an, larunbatean. Egitaraua ekitaldiz lepo dator eta goizetik iluntzera arte zertan parte hartu egongo da.  

Egun handiaren antolatzaileak, Aiarako Kuadrilla eta Aiaraldeko udalak dira, babesleak; Arabako Foru Aldundia eta Vital Kutxa eta jaiaren laguntzaileen artean honako hauek daude; Luiandoko Administrazio-Batzarra eta elkarteak, Aiaraldeko Berbalagunak, Fi ta Fik Euskal Soinutresnak Elkartea, AIEB (Aiaraldeko Bertso Eskolak) eta Aspaltza Elkartea.

Aiaraldeko Euskara eguneko egitarauari goizeko 11:00etan ekingo zaio euskararen aldeko adierazpenarekin, gaztetxoenek puzgarriak ere  prest izango dituzte frontoian arratsaldera arte.Ordu erdi beranduago Bertso-hamaiketakoa egongo da Aiaraldeko bertsolariekin frontoian bertan eta ondoren,12:00etan, Potxin eta Patxin pailazoen bisita izango dute gaztetxoenek.

13:00etan Umeentzako tailerrak zabalduko dira Aspaltza Elkartearen eskutik. Bazkaltzeko ordua iritsi bitartean Triki-Bertso Poteoa egingo da Luiandoko tabernetan Fi ta Fik Elkartea eta Aiaraldeko bertsolarien eskutik.

Herri bazkaria antolatu dute 

Herri bazkaria eguerdiko 14:30etan emango da, paella, masailak, postre eta kafearekin, 10 urte bitartekoentzat 5 € eta helduek 10 € ordaindu beharko dituzte, aldez aurretik erosi behar den bazkari-txartela ondorengo tokietan eskuratu ahal izango da; Laudioko Udaletxeko Euskara Arloan, Amurrion; udaletxean, Kultur Etxean edota AEK euskaltegian, Aiaran; Arespalditzako udaletxean edota Luiandoko Sozialean, Artziniegako Udal Liburutegian, eta Okondoko Lotxarai Okindiegian.

Antolatzaileek Herri-bazkarirako tokiak mugatuak direla gogorarazten du eta urriaren 3a izango da txartelak eskuratzeko azken eguna. Aiaraldea Euskaraz egunen azken txanpan, Dantza-Plaza emanaldia egongo da Oskizola Taldearen eskutik arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide