Okondoko Udalak antolatuta “Sexualitatea eta bizitza beti elkarturik” ikastaroa prestatu da irailaren 21, 28 eta urriaren 5 eta 19 egunetarako goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean. Sexualitateari buruzko hizketaldi sorta horretan, gure gorputzaren oinarrizko kontzeptuak aztertuko dira, baita emakume eta gizonen arteko desberdintasunak ere, eta bukatzeko sentimenduak eta laztanak zentzuen bitartez jorratuko da. Ekibera Formadoras S.L-k emango ditu klaseak Okondoko Kultur Etxean eta izena emateko udaletxeko bulegotik pasatu edota 945 898023 telefonora deitu beharko da.