Aurten ere Okondoko udalak iazko ikastaldeari jarraipena emateko asmoz, euskara ikasteko deialdia ireki du.Eskola egutegiari dagokionez hasiera urriaren 3an izango da eta maiatzaren 30era arte emango dira klaseak beti ere, Okondo Eskolaren egutegi eta ordutegira egokitua. Astean lau egun emateko helburua duen arren, lagunen kopuruaren arabera moldatuko da ikastaroa.Okondo Eskola edo Kultur Etxea izan daitezke klaseak emateko tokiak eta ordutegiak; 15:00etan edota 14:45etan. Interesatu guztientzako tokirik ez balego, lehentasuna, iazko ikastaroa bukatu zutenek izango lukete. Horretarako izena eman beharko da Udaletxean bertan, inskripzio-fitxa betez Irailaren 26ra bitartean eta hurrengo egunean, Irailaren 27an bilera egingo da. Matrikularen kostua eskola ordua 1,73 eurokoa izango da, baina Udalaren euskara-beka lortzeko aukera ere eskainiko da oinarrietako baldintzak betetzen dituztenek. Informazio gehiago nahi izanez gero Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzura deitu daiteke, 945 399122 edota cayala.alberto@ayto.alava.net-era idatzi.