San Bartolome jaiak 2012 ate joka

Okondon igandean, hilak 19 hasiko dira ekitaldiekin, San Bartolome jaiak 2012 ate joka baitaude, horretarako eta ospatzen hasteko, meza nagusia, jubilatuen bazkaria eta dantzaldiarekin ekingo diete festei. Egunez egun, parte hartzea saritzeko, aurten ere konpartsa onenak saria eramango du, eta baita “jai movil” izeneko ekimenari esker, festetan egindako argazki onenak ere sarituko dira. Berrikuntza honekin martxan dago Okondoko San Bartolome jaiak 2012 egitaraua.

Okondon igandean, hilak 19 hasiko dira ekitaldiekin, San Bartolome jaiak 2012 ate joka daude, horretarako, meza nagusia, jubilatuen bazkaria eta dantzaldiarekin ekingo diote egitarauari. Egunez egun, parte hartzea saritzeko aurten ere konpartsa onenak saria eramango du, eta baita “jai movil” izeneko ekimenari esker, festetan egindako argazki onenak ere sarituko dira.Berrikuntza honekin ekingo dio Okondoko San Bartolome jaiak 2012 egitarauak.

Asteazkenean, hilak 22 txupina botatzera joateko kalejira eta apar festa egingo da, ondoren, Txomin artzainaren igoera ospatuko da. Txorizoa jan eta frontenis txapelketa ikusi eta gero hamabietan diskoteka egongo da Dj Xaiborren eskutik. Ostegunean, San Bartolome bezperan 11:00etan paella lehiaketarekin hasiko da eguna, jarraian pilotalekuan paellak jango dira gero, herri jokoetan parte hartuko dute. Arratsaldeko 18:00etan haurrentzat parkea igerilekuetan jarriko da eta bitartean Tute txapelketa eta bolo jaurtiketa jokatuko dira. 19:00etan ezkondu eta ezkongabeen arteko partida eta gero, gauean herri afariaz gozatzeko aukera egongo da, aurrez txartelak 12 euroren truke erosita eta eguna bukatzeko plazan dantzaldia egongo da.

Ostiralean, abuztuaren 24an San Bartolome egun handian bolo txapelketa, bizikleta txangoa eta txutxu trena egongo dira goizean zehar. Zaindariaren egunerako, Itzalde abesbatzak abestutako meza, esku pilota partidak, eta gyncana prestatu dituzte. “Zuk dakizuna” ekitaldi berria da aurten, eta hobekien egiten dakiena erakutsiko dute parte hartzen duten herritarrek. 21:00etan txahalki errea eta ondoren dantzaldia. Bukatzen joateko, hilak 25 larunbatean, 11:00etatik aurrera haurrentzako parkea, tortilla txapelketa eta meza egongo dira. Arratsalderako, briska txapelketa eta baita bentrilokuoa eta barraskilo txapelketa ere. Gauean ohiko mozorro lehiaketa, dantzaldia eta txapel jaurtiketa antolatu dira.

Jaiak bukatzeko igandean hilak 26, 13:00etan pintxo-potea eta konpartsa onenen sari banaketa egongo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide