Okondoko Ganekogorta Mendi Klubak antolatuta asteburu honetan hondartza eta mendia uztartuko diren irteera egongo da. Igandean, hilak 22an aterako da txangoa goizeko 08:30etan, horretarako aldez aurretik izena eman beharko da Lotxarai Okindegian, ganekogortamt@hotmail.es helbide elektronikora idatzita, edota 609032986 telefono zenbakira deituta.
Mendia eta hondartza batzen dituen txangoan Sollubegantik, Sollube mendira igotzeko asmoa dute, ondoren, Sollubeko basotik Garbola gaineko gutunontzira joateko. Ibilbidea beherantz jarraituta Burgoara iritsi, Cumbraleko baso-bidea jarraitu eta Bakio eta Bermeo arteko kostaldeko ikuspegi zoragarriaz gozatzeko parada egongo da. Bakiorako errepidea hartu eta Bakiora jaitsiko dira, hori bai, ibilbide luzeagoa nahi dutenek aukera izango dute.