Zuhatzako jaiak 2012

Erabiltzailearen aurpegia Kaitin Allende Zaldunbide 2012ko uzt. 12a, 09:26

Larunbatean, hilak 14, Pezukeraren jaitsierarekin batera txupinazoa botako da 13:30etan Zuhatzako jaiei hasiera emanez. 

Ondoren bazkari herrikoia prestatuko dute eta izena emateko uztailaren 13a baino  egin beharko da honako telefono zenbakira deituta 945 399 421. Bazkalostean bingo txapelketa izango da 17:30etarako, eta ordu berean Soinutek Eventos taldearen eskutik umeentzako hainbat ekintza eskainiko dira.

Arratsaldeko 19:30etan patata-tortilla txapelketa abiatuko da eta ordu erdi beranduago Aiara Dantza Taldearen emanaldia.. Gaueko ekitaldiekin hasteko Soinutek Eventos taldeak erromeria egingo du, eta  ordu berean txartela bertan eskuratuta odolosteak afaltzeko aukera egongo da. 

22:30etan The Skalones taldearen kontzertuaz gozatuko dute bertaratutakoek eta 00:00etan Disko Festaren txanda iritsiko da, tartean atsedenaldia egingo dute eta nagusientzako joko bereziak egingo dira.

Igandean, hilak 15, arratsaldeko 16:00etan hasita Mus Txapelketan parte hartzeko aukera egongo da eta sari benetan interesgarriak banatuko dira irabazleen artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide