Okondoko udal igerilekuetan eman beharko du izena uztailaren 12a baino lehen igeriketa ikastaroan parte hartu nahi duenak, horretarako, herriko udal igerilekuetara joan beharko da eta 23 €tako tasak ordaindu. Igeriketa ikastaroa 0 eta 8 urte bitarteko haurrentzat zuzendutakoa da eta gutxieneko taldea osatzeko 15 lagun beharko dira. Ikastaroa uztailaren 16an hasi eta 26an bukatuko da eta klaseak astelehenetik ostiralera bitartean emango dira goizeko 11:30etatik 12:30etara bitartean. Okondoko udal igerilekuetan eskuragai dagoen orria bete eta tasak ordaintzea ezinbestekoa izango da, hala ere, informazio gehiago behar izanez gero, hona hemen udaleko telefono zenbakia 945898214.