Udako Solstizioari ongietorria emateko prestatu dira Okondon. Larunbatean, hilak 23, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Okondoko Dantza Taldeak antolatutako jai egitaratua abian jarriko da.
Okondoko futbol zelaia eta bolatokiaren inguruan burutuko dira ekintzak, giroa berotzen joateko eta bertaratukoei itxaronaldia gozotzeko, txosna bat jarriko dute dantza taldekoek, bertan, saltxitxak, mairu-pintxoak eta queimada ere prestatuko dute.
Arratsaldeko 20:00etan San Joan sua piztuko da eta 20:30etan kalejira, akelarrea eta txokolatada egongo dira. Bukatzeko, gaueko 23:00etan festa egongo da, musikaz lagunduta igaroko da Okondoko San Joan gaua.