Araba Euskaraz 2012rako motorrak berotzen

Aurtengo Araba Euskaraz festaren atarian gaudela aprobetxatuta, Okondo Euskaraz 2012 lelopean egitarau zabala prestatu dute. Hasiera, ekainaren 14an emango zaio, ostegunean bertan, mendiari buruzko ikus-entzunezko proiekzioa emango baita Kultur Etxean arratsaldeko zazpietan.

Aurtengo Araba Euskaraz festaren atarian gaudela aprobetxatuta, Okondo Euskaraz 2012 lelopean egitarau zabala prestatu dute. Hasiera, ekainak 14an emango zaio, ostegunean bertan, mendiari buruzko ikus-entzunezko proiekzioa emango baita Kultur Etxean arratsaldeko zazpietan. Hurrengo hitzordua, ostiralean izango da, ekainaren 15ean, 17:00etatik 20:00etara bitartean, umeentzako Kiliklon jaialdia, puzgarriak, “Tatxin eta Tatxan” pailazoak eta Top K Euskaraokearekin. Ondoren, 20:00etan tailer familiarra irekiko da eta Kultur Etxean geocachin-aren oinarriak ezagutu eta “euskararen mezuaren” prestaketa egingo dira.

Gauean, pilotalekuan bertan Herri-Afarian emango da 250 lagunentzat eta ekainaren 14a baino lehen Okondoko taberna, denda eta okindegian eskuratu beharko dira afarirako txartelak 5 €ren truke. Afariari bukaera ezin hobea emateko gaueko 23:00etan diskodantza egongo da pilotalekuan bertan.

Larunbatean ere goizeko 9:30etan Okondoko eskolatik eta 09:45tan Ugaldekoikotik mendi irteera familiarra aterako da. Gidatua izango da eta Aretxarrora abiatuko dira, geocaching-a altxorraren bila eta hamaiketakoa Ugaldegoikon egingo dira. Arratsaldeko 18:00etan Plazan edota frontoian, eguraldiaren arabera, umeentzako tailerrak egongo dira Aspaltza Euskara Elkartearen eskutik, baita Euskal Dantza erakustaldia ere, 20:00etan Untzueta Dantza Taldearen eskutik. Egunari amaiera emateko larunbatero egiten den mezaren ondoren, parrokian, Itzalde Abesbatzak “Euskal Abestiak” kontzertua emango du. Egunez eguneko errepasoarekin bukatzeko, ekainaren 17an, igandean Araba Euskaraz festa handia ospatuko da Bastidan, bertara joateko autobusak jarriko dira 9 euroren truke eta izen ematea ekainaren 14a arte zabalik egongo da ondoko telefono zenbakira deituta 945 898023. Aurtengo berrikuntzen artean, Ganekogorta Mendi Taldeak antolatutako txangoa dago, izan ere, Toloño mendira joateko plana egin baitute ondoren Bastidan egunaz gozatzeko. Azken honetan parte hartzeko, izen ematea Kultur Etxean jarri dute ostegunean, informazio gehiagorako ganekortamt@hotmail.com erabili dezakezue edota  665726680 telefonora deitu.

Okondo Euskaraz 2012 egitarauari azken begirada emanda Okondoko Baserrien Argazki erakusketa ere izango dela gogoan izan behar da, Okondoko Kultur Etxean bertan larunbat eta igandean Justino Arto, Xabier Ramos eta Carlos Zorrilla argazkilariek egindako argazkiak ikusgai egongo dira.

Araba Euskaraz 2012a antolatzeko laguntza emateko asmoa duenak ere bere parte hartzea eman dezake arabaeuskaraz@gmail.com erabilita, ekainaren 17an lan egiteko gogoz daudenak ongi hartuko dituzte.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide