Aste honetan bertan, igandean, maiatzak 27an mendi txangoa egingo da. Ganekogorta M.K. taldeak antolatuta, domekan goizeko 08:00etan Malkuartu bidegurutzeko autobus geltokitik aterako da bidaia.
Zeharkaldi ibilbidea izango da eta parkearen sarreratik interpretazio zentroa bisitatu, otsategitik igaro eta Nerbioi ibaiaren ur saltoraino emango da paseoa. Handik, mendilerroaren ebakietan barrena, Arando mendiaren balkoiraino iristea proposatzen da. Hala ere, Ganekorta M.K. taldeak aukera bi eskaintzen ditu: bidetik interpretazio zentroraino eta parkearen irteeraraino jarraitzea, edo bestela, basabidetik jarraitu, errepidea zeharkatu, bidea segi eta Txarlozoraino joatea. Azken puntu horretatik, Urduñara jaistea litzateke plana, horretarako txangoan parte hartu nahi duten Okondoarrek ostegun honetan, gaur bertan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00tara bitartean Kultur Etxetik igaro beharko dira izena eman eta 11 euro ordaintzera. Beste aukera telefono bidez egitea da, 665 726 680ra deituta edota posta elektronikoa erabilita ganekortamt@hotmail.com. Txangoa aurrera eramateko 30 plazako autobusa erabiltzea aurreikusten da. Informazio gehiagorako ere hemen klikatu dezakezue.