Aurten, uda Okondon euskaraz gozatzeko proposamena dakar Okondoko Udalak. Uztailaren 2tik 31ra bitartean udaleku jarduerak eskainiko dira goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30etara.
Udaleku hauetan, 3-12 urte bitarteko neska-mutilek parte har dezakete eta plaza kopurua mugatua denez, aste honetatik aurrera izen-ematea zabalik dago eta ez dute epez kanpoko inor onartuko, apuntatzerakoan Okondon erroldatutakoek izango dute lehentasuna
Uztaileko opor egun horietan ekintza ugari antolatuko dira, hala nola; eskulanak, jolas ludikoak, kooperatiboak deritzonak, gymkanak, uretako ekintza, abenturak, kirolak…eta abar luze bat, guztia jakina euskaraz gozatzeko modukoa.
Aipatu legez, izena emateko epea jada zabalik dago, maiatzaren 21ean hasi eta ekainaren 12a bitartean, Udaletxean bertan izen-emate orria bete beharko da. Multikirol eta multiabentura udalekuetan parte hartzeko tarifak honako hauek dira, ume bakarra bada 80 €, 2 ume 140 € eta hiru ume badira 180 €, beti ere, herrian erroldatuta ez daudenek beste tarifa bat izango dute.