Aiaraldeko Txakolin-bidea bataiatu dute eta bihar bertan Okondon inauguratuko da. Txakolin-Bide berrian parte hartzen dutenen artean hogeita hamarren bat upeldegi, ostatu, jatetxe eta turismo bulego daude.
ACEVIN Espainiako Ardo hirien elkarteetako taldekide da Txakolin-bide berri hau,eta, bihar maiatzak 23 goizeko 12:00etan "Señorio de Astobiza" upeldegian, Okondoko, Jandiola auzoan izango da aurkezpena. Inauguraziora gonbidatu dituztenen artean, hauek daude: Pilar Zorrilla, Eusko Jaurlaritzako, Industria, Komertzio eta Turismo kontseilari ordea; Amaia Barrena, Berrikuntza eta Jaki Industria zuzendaria, Luis Viana, Arabako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi ordea; Borja Monje, Arabako Foru aldundiko Nekazaritza diputatua, Airaturreko lehendakari eta Laudioko Alkatea den Natxo Urkixo eta baita parlamentari eta Aiaraldeko alkate gehiago ere.
Aiaraldeko Txakolin-bidearen aurkezpenean parte hartzeko hitzordua, Okondon dagoen “Señorio de Astobiza” txakolindegian izango da eguerdiko 12:00etan.