Larunbat honetan, hilak 19, Okondoko Begira elkarteak antolatuta, bizikleta ibilalditxo bat egingo da. Antolatzaileek hitzordua Okondoko Kultur etxean jarri dute arratsaldeko 16:30etan.
Kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da, baita gaztearen ardura hartuko duen helduaren presentzia eta bakoitzaren askaria bere kontu joango da. Bestalde, trenaren txartela norberaren patrikatik ordainduko dela gogoratu nahi dute. Antolatzaileek, Okondotik Sodupera, eta La Quadratik Okondorako txirrindulen garraioa, ekintzaren zuzendaritza, antolakuntza eta baita koordinazioa ere euren esku hartuko dute. Parte-hartzaileek ez dute urik eraman beharko Begira elkarteak ere honen ardura hartuko baitu. Txangoaren ondoren indarrak hartzeko La Quadrako parkean askaria jateko plana egin dute. Larunbatean, arratsaldeko 16:30ean Okondoko Kultur Etxean autoak antolatu eta 16:45 aldera abiatuko da ibilaldia Sodupera. 3,47 kilometroko luzera izango du eta 40,33 minutuan egiteko aukera aurreikusten dute Begiratik. Sodupetik La Quadrako parkera bidegorritik bizikletan joan eta bueltarako trena hartuko da, antolatzaileen esanetan, arratsaldeko 19:00tan gutxi gora behera Okondon egotea espero da.