Okondoko udalak, Arabako Foru Aldundiko laguntzarekin, Okondoko Guraso Eskolako hitzaldi egitarau berria kaleratu du.
Lehendabiziko mintzaldia, maiatzaren 14rako, astelehenenerako iragarri da. Okondoko eskolan jarri dute hitzordua arratsaldeko 15:00etatik-16:30era bitartean. Aste honetako hizketaldiaren gaia, “etxean hartu beharreko bost oinarrizko ohiturak” da. Bigarren hitzaldia, toki berean izango da, Okondoko eskolan, hain zuzen, ordutegi berberean maiatzaren 21ean; kasu honetan, “adin bakoitzean zer egiteko gai diren eta zer ikas dezaketen” jorratuko da. Azken berbaldia, maiatzaren 28an emango da Okondoko Eskolan, kasu honetan landuko den gaia, “heldua jokatzeko eredu eta aita eta amaren arteko koordinazioa” izango da. Aipatu legez, hitzaldi guztien ordutegia arratsaldeko 15:00etatik 16:30etara bitartean izango da.