Ostirala, hilak, 4 okondoarrek odola emateko aukera berri bat izango dute. Horretarako, Okondoko Kultur Etxean izango dute hitzordua arratsaldeko 17:00etatik- 20:00etara bitartean.
Oharra zabaltzeaz batera, odola emateko arrazoiak ere lau haizetara ireki dituzte, izan ere, odola ezinbestekoa da eta gizakiok bakarrik eman dezakegu, erreza da eta era berean beste lagun baten bizitza salbatzeko bidea ere bada odola ematea.
Bizitza aurrera doan heinean, inoiz ez da jakiten noiz dugun odola jasotzeko beharra, beraz, horregatik ere odola ematera animatu nahi dituzte okondoarrak odola ematera. Horretaz gainera gogoan izan behar da, odol-osagaien epe-muga mugatua dela, hots, plaketak 5 egun, globulu gorriak 42 egun eta plasma, urtebete irauten dutela. Okondora odola emateko txanda maiatzaren 4an iritsiko da, ez da lehenengo aldia herrira gerturatzen direla, eta aurrekoetan legez, jende askok parte hartuko duela espero da. Odola emateko hitzordua, maiatzaren 4an, Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean.