Igandean, hilak 25, Okondon ospatuko den Baserri Azoka dela eta, Okondoko Begira Kultur Elkarteak Elkartasun Puntua jarriko du. Puntu horretan, Olioa, esnea, azukrea, pasta, arroza, tomatea edota atuna bezalako jaki ez galkorrak jasoko dira. Jasotako guztia Amurrioko Parrokiara eramango da eta elikagaien bankuak pobreenen artean banatuko du. Dirua ere jasoko da, etxean egindako gaileta gozoak borondatearen truke ematen denari esker. Ondo dauden arropa zein jostailuak ere jasoko dira.
Bestalde, Okondo Begirako gazte taldeak Okondori buruzko argazki erreportajea prestatu du eta CD batean salgai jarriko dute.