Udaberriarekin batera dator aurten Okondon ospatuko den XV. Baserri Azoka. Igandean, hilak 25, egun handia izango da. Horretarako, Okondoko Udalak eta laguntzaile diren elkarte eta lagunek adin guztietarako jarduerez beteriko eguna prestatzen ari dira.
Egun osoan zehar umeentzako gaztelu puzgarriak baita txikienentzako tailerrak ere egongo dira eta opari bat zozketatuko da baserritarrez jantzita gerturatzen diren lagunen artean.
Goiz osoan zehar, baserriko produktuen eta argazkien erakusketak egongo dira. Goizeko 11:00etan Okondoko Astobiza txakolina eta Araba Esneari buruzko informazio hitzaldiak ere emango dira. Jai giroan egoteko, hamabietatik aurrera Salinas fanfarrea, eta 13:30tan trikitixa eta Itzalde Abesbatzaren kontzertua. Aurten ere, kalejira egingo da eta horretaz Okondo Dantza Taldea arduratuko da eguerdiko 12:30tan. Gaztainak eta Lumagorri oilaskoaren pintxo gozoak dastatzeko aukera ere egongo da. Bukatzeko, 14:30tan txahalaren zozketa egingo da.