Okondoko Udalak, Okondon mendi eta natura taldea sortzea erabaki du eta aurrera eramateko martxoaren 21ean, asteazkenean, batzarra egingo da Kultur Etxeko liburutegian arratsaldeko 19:30tan.
Okondoko Udalak, hainbat hilabetetan, galdeketak eta hausnarketa egin ondoren Mendi Natura taldea sortzea erabaki du. Udalak bilera antolatu du asteazkenerako, taldea sortu eta helburu zein jarduerak azalduko ditu baita ideiak jaso eta eman ere.
Kirola eta kultura uztartuko dituenez, beste hainbat zaletasun ere bere baitan hartuko ditu, besteak beste, ekologia, argazkigintza, mikologia, eskalada zein eskia. Inguruko natura inguruneaz eta aisialdiaz gozatu nahi duenak tokia izango du sortuko den taldeko partaide izateko. Taldearen antolatzaileak herriko mendizaleak dira eta udalak, ekimena babestu egingo du.