Martxoaren 23an, ostiralean, Aiaraldeko Adinekoen Topaketa ospatuko da, eta hori posible egin ahal izateko, Mejora Fundazioa eta Zabaia (Aiara Haraneko Landa Garapenerako Elkartea) laguntzaile izan dira. Antolatzailea, jakina, Aiarako Eskualdea Araba izan da baita aurten ere.
Topaketan parte hartu ahal izateko, 60 urtetik gorakoa izan behar da eta bikotearen kasuan, bietako batek adin hori izan beharko du.
Topaketa goizeko 10:00etan hasiko da Artziniegako Arteako Santutegian eta ondoren Artziniegako Eliz museo bisitatuko dute. Izango dira baita Museo gehiago ere, Likorearena eta baita bizikletarena ere, azken bi hauek Amurrion. Autobus zerbitzua ere eskainiko da, herriz-herri ibiliko da eta ohiko tokietan jaso ditu Aiaraldeko adinekoak.
Egun handia bukatzeko bazkaria eta dantzaldia ere izango dute Aiaraldeko aiton-amonek. Bakoitzak 22 euro ordaindu beharko ditu eta informazio gehiago jaso nahi duenak 945 39 91 22 telefono zenbakia erabili dezake.