Okondoko Udaleko Berdintasun Sailak Martxoaren 8ko Emakumearen nazioarteko egunarekin bat egin du.
Emakumeari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Okondoko Udaleko Berdintasun sailak eta ekitaldien egitaraua, astelehenean, martxoaren 5ean hasi eta martxoaren 11an bazkari batekin bukatuko da.
Okondoko Udaleko Berdintasun Sailetik udalerria osatzen duten emakumeak ezagutzeko deia egin dute, horretarako, Okondoko emakumeen laguntza eskatuko du. Aste osoan zehar, “Okondoko emakumearen Silueta” herriko emakume bakoitzaren argazkia bertan itsastea da helburua, ondoren, antolatutako ekitaldi guztietan, “silueta” berezia egon ahal izateko, esate baterako; Martxoaren 5ean, astelehenen goizean Udaletxean egongo da eta arratsaldean liburutegian, Martxoaren 6an, asteartean, Ametsus elkartearen lokalera eramango dute handik, asteazkenean, martxoaren 7an Okondo Eskolan jarriko dute. Martxoaren 8a gogoan izateko, “Silueta Okondo Eskolan egongo da eta arratsaldeko 17:00etan Ikasleek egindako lanen erakusketa, umeentzako puzgarriak eta ohe elastikoak egongo dira. Ostiralean, hilak 9, Okondo Eskolan, Berdintasunaren aldeko tailerrak egongo dira Kirikino taldearen eskutik eta eskolan bertan, helduentzat filma emango da arratsaldeko 17:50etatik aurrera. Aste bukaeran, Martxoaren 10 eta 11an, Ametsus elkartekoen artelanak eta Margo taldekoen lanen erakusketa egongo da ikusgai kultur etxean goizeko 11:00etatik 14:00etara goizez larunbat eta igandean eta arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara larunbat arratsaldean bakarrik. Igandean, emakumeari buruzko jardunaldiei amaiera emateko Mesón Okondo jatetxean bazkaria egongo da eguerdiko 14:30etan. Bazkarian parte hartu nahi duenak, martxoak 9ª baino lehen 18 € ordaindu beharko ditu 20970291670015006470 kontuan eta 945 89 80 23 telefono zenbakira deitu beharko du.