Arabako Bertsozale Elkarteak, pazko asteko oporretarako; Aiara, Amurrio, Laudio, Okondo eta Urduñako 9 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako barnetegia antolatu du.
Barnetegia Bernedon emango da, eta Pazko-astean sortzen den eskola-oporraldian, apirilaren 11, 12 eta 13an, asteazkenetik ostiralera, Bernedoko aterpetxean bertsogintza eta aisialdia uztartzeko aukera eskainiko da. Izen ematea otsailaren 27tik martxoaren 9a bitartean zabalik dago. 9 eta 12 urteko neska-mutilak apuntatzeko Udaletxera hurbildu eta martxoaren 23a baino lehen 40 euroko kuota ordaintzea nahikoa izango da. Barnetegian izena ematean ordaindutako kuota bidaia, begiraleak, janaria, alojamendua eta materialaren gastuei aurre egiteko erabiliko da. Informazio gehiago behar izanez gero, Aiarako koadrilako Euskara Zerbitzura jo:Tel: 945399122 / 677566245 e-posta: cayala.alberto@ayto.alava.net