Okondoko udalak zerbitzu berria estreinatu du, herrian dauden kultura eskaintzak gure postontzi elektronikoan jasotzeko aukera ematen baitu.
Udalak teknologia berriekin bat eginez, Okondon kulturarekin harremana duten eskaintzen berri emango du. Hori posible egiteko, zerbitzu horren erabiltzaile egin behar da, horrela postontzi elektronikoan jasoko da herrian burutuko diren ekintza kulturalen egitaraua. Klik eginez, herrian dagoen guztiaren berri jasoko du okondoarrak. Bestalde, sakelakoan informazioa jasotzeko bidean ere bada udala, bitartean udaleko web orrian www.okondokoudala.com edota facebookean jaso daiteke informazioa.