Euskadiko Field Target Elkarteak Okondon du hurrengo hitzordua, otsailaren 26an Okondoko futbol zelaiaren inguruan elkartuko dira goizeko 09:00etan.
Euskadin aire konprimituko tiro zaleak Okondon elkartuko dira Field Target modalitateari bultzada emateko ekitaldian. Igandekoa “Oso distantzia luzeko lehia” egingo da eta hurrengo hitzordua nazioarte mailan lehiatzekoa, Zumarragan bilduko ditu.
Jomuga eraisgarrietan egiten dute aire konprimituko karabinekin tiro, horri, Field Target deritzo eta Ingalaterran du bere jatorri eta ohitura. Ehizean ematen diren egoeren antzekoak ematen dira, jomuga eraisgarri metalikoak erabiliz. Tiro pneumatikoan aritzeko kanpoan egiten dute, horregatik, Okondoko futbol zeiaren ondoan Okondoko tiro zaleen eremuaren inguruan egongo dira.
Okondon igande honetan egingo duten lehiaketa “Oso distantzia luzekoa” izango da eta bi kategoriatan banatuko da, batetik; seniorrak 55/65/75 eta bestetik;juniorrak 50/45/40. Gure inguruan ehiztari eta karabina zale asko dago eta, kirol, afizio eta zerbait gehiago den Field Target modalitatearen jarraitzaileek zita izango dute Okondon igande honetan bertan, informazio gehiago nahi duenak www.fieldtargeteuskadi.org.