Udalak herriko euskararen ezagutza datuak goraipatu ditu

Orain gutxi argitaratu berri den Aiarako euskararen gidan Okondon euskararen erabilerak gora egin duela argitaratu da.

Asteon udalak kaleratu duen oharrean, poztasun handia adierazten du, izan ere Okondo, Aiarako herririk euskaldunena dela jakitea oso albiste ona izan da herriarentzat, azken datuen arabera okondoarren artean euskararen ezagutza Aiarako beste herrietakoa baino altuagoa da.

Aipatutako Aiaraldeko euskararen gida etxean dugu eta bertan, Okondon euskararen erabilerari buruzko datuek erakusten dute, euskarak nabarmen gora egin duela. Horretaz gainera, estatistikek, Okondo eskualdeko gainerako herriak baino aurreratuago dagoela ondorioztatzen dute. Okondo da Aiaran euskaldun portzentaje handiena duen herria.

Berri on gehiago ere badira Okondo, izan ere, lehenengo aldiz euskara hutseko irakaskuntzan, D ereduan matrikulatu baita haurren % 100 ak. Azken matrikulazio kanpainak emaitza onak izan ditu eta herriko haur guztiek euskaraz ikasiko dute, 10etik 8k Okondo eskolan eman baitute izena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide