Asteon Okondoko udalak kultura eta kirol taldeei laguntzak emateko deia zabaldu du. Ohar baten bitartez, Okondoko udalerrian kirol eta kultura elkarteei egungo krisi egoeran bultzada bat emateko asmoa adierazi die.
Dirulaguntzen eskariak aurkezteko epea aste honetan zabalduko da, eta gaurtik, otsailaren 10etik, martxoaren 10era luzatuko da. Gainerako oinarrien berri jasotzeko www.okondokoudala.com-era jotzea gomendatzen da.
Herrian ekintza berritzaile eta erakargarriak garatzeko zailtasunei aurre egiten laguntzeko helburua du eta, udaleko lankidetza izaten jarraitzera animatzen ditu herriko kultura eta kirol taldeak.
Okondoko udalak eskaintzen dituen dirulaguntzen inguruko zalantzarik izanez gero, Kirol saileko zinegotzia den Itziar Kastrexanarengana jo daiteke, bestela euskara@okondokoudala.com helbidea erabili daiteke. Hala ere informazio gehiago jasotzeko 945898023 telefonoa erabilita laguntza eskainiko da.