Bada euskal herrian danok batzen gaituen zerbait, eta hori euskara da. Korrika datorrean nagusitzen den kolore bat ezin aukeratu, izan ere, korrika ortzadarra da, guztiak batzen gaituena.
Korrika bat bakarra bada ere, herri, hiri eta txoko bakoitzean modu berezian bizi da eta milaka korrika sortzen dira. Petoa jantzi gabe, lekukoa eraman gabe ere, lasterka egiterik ez baduzu ere, korrikak mila aukera eskaintzen dizkigu parte hartzeko eta parte izateko.
Horietan guztietan batzen gara, elkartzen gara eta euskaraz bizi gara. Euskaraz mintzatuz noiznahi eta nonahi, bereziki belarriprest direnekin, euskaltegira ikastera joaten direnekin, euskara maite dutenekin, euskararen erritmora dantzatzen dutenekin, eta korrika datorrenean hitzorduarekin bat egiten dutenekin.
Kolore guztiak behar ditu korrikak Aurrera egiteko eta zure euskara hain da polita, bai zurea, zure euskarak eskaintzen duen kolorea behar duela kolore guztiak izateko. Korrika badator. Bera, bat dator, gu, bat gatoz, guztiok, bat gara. Jaldi hadi euskaraz, jaldi hadi plazara, goazen korrika.