Haurren begiradaz

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Gilsanz 2014ko mai. 20a, 12:28

Haurrak gauza bat lehen aldiz egiten duenean, esate baterako, pilota bigun bat ukitu edo jostailua lurrera bota, intentsitate handiz bizi egiten du. Zerbait berria da eta liluratuta hamaika aldiz errepika dezake keinu bera. Gozagarria da bere gozotasun keinua behatzea. Gauza xumeena bada ere, haurrak buru-belarri ekingo dio, aurkikuntzak eragiten dion zirrarak bultzatuta.

Gure burmuinak, ordea, energia aurreztearren, ohitzea deritzon mekanismo bat du. Hori dela medio, gauza bat hainbestetan egin edo ikusi ondoren, ohitu egiten gara eta ez du gure arretarik behar; ia oharkabean pasa daiteke.

Hala ere, ohitzeak, abantailez gain, bere arriskuak baditu. Energia ekonomiaz landa, badago apaltzen doan koloreen bizitasuna, badago aspertzera gerturatzen gaituen inertzia, badago egun bat besteaz des- berdintzeko zailtasuna... eta azken buru bizirik gaudela ere ez gara konturatzen!

Horretan pentsatzen yoga irakasle batek behin azaldu zidana etorri zait gogora: pertsona jakintsuak bi gauza egin beharko lituzke ohitzearen poderioz bizitzaren aberastasunari kasu egin gabe ez pasatzeko: egunero zerbait berria egin eta normalean egiten duen zerbaiti begirada berrituarekin so egin. Antza denez, horrek egunerokotasunaz haurraren jarrera ireki eta gozagarriaz bizitzen lagunduko digu, egun bakoitza berezia eta bakarra dela ahaztu gabe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide