Erdibidean

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Gilsanz 2016ko ots. 27a, 00:00

Behin zerbait hasi duzunean ezin duzu erdibidean utzi, amaitu behar duzu”. Hori da askotan haur eta nerabeei esaten dieguna bere ekintzen erantzule izan daitezen, hots, heldu bihur daitezen.

Asmoa erabat zilegi da, hots, bidean topatzen ditugun oztopoei aurre egiten trebatzea, frustrazioaren aurrean amore ez ematea eta benetan nahi dugunagatik borrokatzen ikastea.  

Asmo hori lortzeko erabiltzen ditugun moduak, ordea, agian ez dira egokienak.

Esate hutsarekin ez da nahikoa, eredu ere izan behar dugu. Baina eredu izatea ez da egun bateko kontua, ez. Eguneroko kontua baizik. Eta hori zailagoa da.

Gizarte bezala aspaldi ekin genion gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren bideari. 70eko hamarkadan aldarrikatzen zen “pertsonala dena politikoa dela”, eta horri esker azaleratzen hasi zen ordura arte etxe barnekoa zen fenomenoa, genero biolentzia alegia.

Gaur egun, tamalez, hau are politikoagoa da, are premiazkoagoa. Baina gizartearen erantzuna ez da proportzionala, asmo ona erdibidean uzten ariko bagina bezala.

Agian gure gizartea nerabezaroan dago eta kontu bera askotan errepikatu behar diogu bere ekintzen erantzule izan dadin, heldua izan dadin. Lasai gaude martxoaren 8an eredugarriak garelako, baina esan dugun bezala, eredugarri izatea eguneroko kontua da. Eta hori zailagoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide