Erregistro zibilean

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Gilsanz 2017ko ots. 23a, 23:24

Aurrekoan erregistro zibilean nengoela eszena bitxi baten lekuko izan nintzen. Jende ugari zebilen bertan. Horien artean, bi pertsonen arteko harremanak bereganatu zuen nire arreta. Ikusi zitekeen haien artean tentsioa zegoela. Jendarteak ematen duen anonimotasuna baliatuz, behatzen jarraitu nuen.

Batek, entzun ezin izan nuen zerbait esan zuen; eta keinu baldarrarekin eseri zen. Orduan, besteak, buelta eman eta begirada mehatxagarriarekin esan zion “ez bazara berehala ondo esertzen, ikusiko duzun hurrengo gauza nire eskua zure aurpegian izango da”. Serio eta ozenki esan zuen, bertan geunden hamar bat pertsonok errez ulertzeko moduan, baina ez genuen ezer esan.  

Bikoteari so egiten jarraitu nuen, mehatxuak eraginik izango ote zuen ikusteko. Ez, baldarki eserita zegoenak berdin jarraitzen zuen. Besteak, orduan, lepotik heldu eta astindu egin zuen, hankak lurrean eserita amaitu zuen arte.

“Orain bai, norbaitek zerbait egingo du”, pentsatu nuen, eta begirada altxatu nuen, akaso ertzaina agertuko zelakoan. Baina oker nenbilen. Pertsona batek errez asko mehatxatu eta jo ahal izan zuen bestea, eraikin publiko batean, jende mordoaren konplizitatearekin. Arazorik gabe, aita-semeak zirelako.  

Zergatik onartzen ditugu haurrekiko jarrera hauek, beste pertsona batekin gertatzen badira onartzen ez baditugu?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide