IRITZIA

Euskal hezkuntza sistemaren erronka pedagogikoak

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Gilsanz 2024ko ots. 23a, 06:00

Koldo Gilsanz, artxibo irudi batean.

Teknologia berrien arloan, hilabeteak daramatza- gu irakaslegoaren prestakuntza masiboan, gure konpetentzia digitala garatzen. Aldi berean, sare sozialen eta adimen artifi zialaren garapenak aurreikusten zailak diren erronkak planteatzen dizkigu. Batetik, elkarbizitza digitala: sarean gertatzen denak denoi eragiten digu eta honen gainbegiratzea hezkuntza komunitate osoari dagokio. Bestalde, adimen artifi zialak lan merkatua irauliko du eta hezkuntzak horretara ere egokitu beharko du.

Curriculum berriaren garapen eta inplementazioa egungo beste erronka bat da. Hasteko, zazpi herrialdeak barnehartzen dituen Euskal Kurrikuluma garatzeke dago, mundu globalizatu honetan ikasleei bertako erreferente partekatuak eskaintzeko.

Horrez gain, kurrikulum berriak konpetentzietan diseinatu eta ebaluatzea eskatzen digu. Ikasleek egiten jakin behar dute eta guk horren arabera irakatsi. Hau aldaketa kosmetiko hutsa ez izateko sakonki hausnartu beharra dago. Gainera, PISA txostenak matematika eta irakurketan jaitsiera nabarmena utzi du agerian. Pandemiari errua botatzea ez da nahiko. Denon artean gogoeta egiteko dugu: Ezagutzak baloratzen al dira? Konpetentzien izenean, oinarrizko ezagutzen jakintza albo batera utzi al dugu? Dena erlatiboa izatea, ez al da “egiaren” ospe-galtze bat? Denak balio badu, zertarako ahalegindu?

Amaitzeko, gizartean hedatzen ari den polarizazio baztertzaileari aurre egin behar zaio. Hezkuntza Sistemak aukeren berdintasuna eta kohesio sozialaren alde lan egin behar du. Aniztasuna balioan jartzen eta batzen gaituen hori azpimarratzen, banatzen gaituena baino. Denak ez du balio. Gizarte likido honetan erreferente etikoak izan behar dugu eta hori lortzeko, irakasleon giza konpetentziak funtsezkoak dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide