Antonio Aldama artista laudioarraren erakusketaren ate-irekitzea

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2011ko ots. 6a, 10:00

Asteazkenean, otsailaren 2an, Antonio Aldama artista laudioarraren erakusketarI hasiera emateko ekitaldia izan zen Bilboko Akros arte galerian. Artista laudioarraren erakusketara hurbildu zirenek margolanen inguruko azalpenak jaso zituzten egilearen eskutik.

Asteazkenean, otsailaren 2an, Antonio Aldama artista laudioarraren erakusketarI hasiera emateko ekitaldia izan zen Bilboko Akros arte galerian. Artista laudioarraren erakusketara hurbildu zirenek margolanen inguruko azalpenak jaso zituzten egilearen eskutik.

Otsailaren 2tik 25era  Antonio Aldamaren margolanak ikusgai egongo dira eta bertan, margolan horien bitartez artistak ibilaldirako gonbitea egiten digu. Margolanetan gure eskualdeko bazterrak topatuko ditugu; Laudio, Baranbio eta Delika esaterako. Bizkaiko kostaldeari ere begiratzen dio artistak, eta Lekeitio eta Bermeoko kaiak ageri dira azken erakusketaren margolanetan. Halaber, margolari laudioarraren erakusketan leku bat besteen gainetik nabarmentzen da: Bilboko itsasadarra. Horren lekuko ditugu atoiontzi, atoiontziak, gabarretatik eta atsedena-Bilboko itsasadarra margolanak. Pancorbo eta Salamancako paisaiak ere azaltzen dira margolan hauetan.

Antonio Aldamak hainbat erakusketa egin ditu eta bere lanak ikusgai izan dira Laudion, Bilbon, Madrilen...  1972an lehendabiziko erakusketa egin zuen Laudion, orduko Laudioko erakusketa gelan , Vital Kutxaren gaineko lokaletan. Ibilbide luzea egin du ordutik hona eta bide horretan artista asko ezagutzeko aukera izan du. Horietariko batzuk inaugurazio ekitaldian izan ziren, Jose Manuel Garai "tanbor" bermeoko margolaria eta Joseba M. Zorrilla margolari muralgilea.  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide