Txema Urkijori erantzunez

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa   Iritzia  Laudio

Irristaketa taldea garaile Catalunyan

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa  Amurrio

Irristaketa taldea garaile Catalunyan

Joan den uztailaren 23an eta 24an Calafateko zirkuituan ( L'Ametlla de Mar, Tarragona), Amurrioko irristaketa taldeko bost kide garaile irten ziren  24 roller tour izeneko lehiaketan. Amurrioko irristaketa taldetik, proba horretan Luis José Arranz, Juan Carlos Fonquernie, Raúl García, Oier García eta Begoña Cerezo lehiatu ziren. Iraupen luzeko lehiaketa hori bigarrenez antolatu da eta nazioartean izen handiko proba da. Bertara  herri askotako kirolari joaten dira eta lagun taldeak edo elite mailakoak aritzen dira.

Sanpedropeko jaiak

2011/07/02 14:00

laudioko plaza Laudio

Uztailaren 2ko, igandeko egitaraua:

Goizeko 10:00etan Sukalki lehiaketa, 14:30ean Herri bazkaria Laudioko plazan, 16:00etan Karaokea, 18:00etan: Kalejira, 20:00etan Arizgoiti taldearekin berbena, 23:00etan Zirkiñik bez taldearen musika emanaldia. Antolatzailea: Jaiak Koordinakundea

 

Sanpedropeko jaiak

2011/07/01 15:00

Herriko plaza Laudio

Sanpedropeko jaietan arratsaldeko 17:00etatik aurrera haurrentzako jolas, tailerrak eta herri kirolak. Gaueko 21:00etan musika emanaldia Hutsa eta Doblea taldearekin eta Igor Arzuaga musikariarekin. Antolatzailea: Jaiak koordinakundea

Sukalki lehiaketa

2011/07/02 08:00

Herriko Plaza Laudio

Sanpedropeko jaietan sukalki lehiaketa izango da herriko plazan goizeko 10:00etatik aurrera. Izen ematea plazan bertan goizeko 10:00etan. Lehiaketa amaitu ostean Herri Bazkaria Laudioko plazan. Antolatzailea: Jaiak koordinakundea

Sanpedropeko jaietan adin guztietarako proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa  Laudio

Sanpedropeko jaietan adin guztietarako proposamenak

Jaiak Koordinakundearen eskutik  datorren uztailaren 1ean eta 2an, ostiralean eta larunbatean, Sanpedropeko jaiak ospatuko dira Laudion. Antolatzaileen esanetan, iazko proposamena xumea izan arren erantzun oso ona izan zuen Laudioarren aldetik eta hortik abiatuta, proposamen berriak prestatu dituzte aurtengo jaietarako. Betiere, ahalegin berezia egin dute egitaraua osatzen duten ekitaldiek adin guztietako nahiak eta interesak asetzeko.