Joan den uztailaren 23an eta 24an Calafateko zirkuituan ( L'Ametlla de Mar, Tarragona), Amurrioko irristaketa taldeko bost kide garaile irten ziren 24 roller tour izeneko lehiaketan. Amurrioko irristaketa taldetik, proba horretan Luis José Arranz, Juan Carlos Fonquernie, Raúl García, Oier García eta Begoña Cerezo lehiatu ziren. Iraupen luzeko lehiaketa hori bigarrenez antolatu da eta nazioartean izen handiko proba da. Bertara herri askotako kirolari joaten dira eta lagun taldeak edo elite mailakoak aritzen dira. Amurrio Patin elkartetik ere, Mikel Garciak bakarko kategorian parte hartu zuen eta emaitza oso ona izan zuen, 15. heldu baitzen.
Aurten antolatzaileek Esklerosi Anikoitza Fundazioarekin bat egin nahi izan dute eta lehiaketa horren izenemate bakoitzetik euro bat aipatutako fundazioari emango zaio. Ekimen horren bitartez, elkartasuna eta kirola uztartu nahi izan dituzte.