Sanpedropeko jaietan adin guztietarako proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2011ko eka. 27a, 08:34

Jaiak Koordinakundearen eskutik  datorren uztailaren 1ean eta 2an, ostiralean eta larunbatean, Sanpedropeko jaiak ospatuko dira Laudion. Antolatzaileen esanetan, iazko proposamena xumea izan arren erantzun oso ona izan zuen Laudioarren aldetik eta hortik abiatuta, proposamen berriak prestatu dituzte aurtengo jaietarako. Betiere, ahalegin berezia egin dute egitaraua osatzen duten ekitaldiek adin guztietako nahiak eta interesak asetzeko. 

Jaiak Koordinakundearen eskutik  datorren uztailaren 1ean eta 2an, ostiralean eta larunbatean, Sanpedropeko jaiak ospatuko dira Laudion. Antolatzaileen esanetan, iazko proposamena xumea izan arren erantzun oso ona izan zuen Laudioarren aldetik eta hortik abiatuta, proposamen berriak prestatu dituzte aurtengo jaietarako. Betiere, ahalegin berezia egin dute egitaraua osatzen duten ekitaldiek adin guztietako nahiak eta interesak asetzeko. 

Uztailaren 1ean, ostiralean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera umeentzako jolasak eta tailerrak antolatu dituzte Kirikiño elkartearekin batera. Gauean berriz, musikazaleen hitzordua izango da Hutsa eta doblea taldearekin eta Aretako Igor Arzuaga musikariarekin. Uztailaren 2an, larunbatean, goizetik gauera egitaraua bete-beterik datorkigu. Goizean esaterako, sukalki lehiaketa antolatu da Laudioko Plazan eta horretarako goizeko 10:00etarako plazan bertan izena eman beharko da. Lehiaketa horretan parte hartuko dutenek aukera izango dute prestatutakoa plazan bazkaltzeko, horretarako antolatzaileek mahaiak jarriko dituzte eta.

Bazkal osterako, arratsalde parterako, karaokea izango da eta jaia plazatik harago zabaltzeko, herriko kaleetatik kalejira egingo dute jai eta kultur taldeek. Kalejiran guztion parte hartzea sustatzeko zenbait jolas egingo dira. Egunari eta jaiari amaiera emateko Berbena Arizgoiti taldearen eskutik eta kontzertua Zirkiñik Bez taldearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide