Udako solstizioa ezinbesteko hitzordua eta ospakizun motiboa izan da kultura askorentzan. Luiaondon ere, san joan bezperako suak eta horrek dakarren jaia ekitaldi ugarirekin jantzi dituzte. Izan ere, ekainaren 18tik 26ra kultur astea antolatu da Aiarako Luiaondo herrian. Egunotan Luiaondon musika, kirola, kultura, artisautza eta umeentzako ekitaldiak uztartuko dira udaren sorrera ospatzeko. Bola-jokoa, eskubaloia, hockey, haurrentzako tailerrak, pailazoak, txirrindularitza, diaporama emanaldia eta beste zenbait ekitaldi izan dituzte Luiaondora hurbildu direnek.
Asteburuan ere ekitaldi interesgarriak izango dira, larunbatean esaterako arratsaldeko 19:00etan "Gerra zibila Luiaondon" izeneko hitzaldia Asier Perez de Eulateren eskutik eta horren ostean, Juan Angel Lekanda zinemagile laudioarraren "Otsoaren hatsa" laburmetraia. Igandean, XVI. kultur asteari amaiera emateko Luiaondoko frontoian parpailagileen elkarretaratzea izango da goizeko 10:30etik aurrera eta jardunaldi horiek bukatzeko eguerdian herri bazkaria izango da Oleta jatetxea.