Oihala Zabaltzen taldearen antzezlan berria udaberriaren amaieran

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2011ko mai. 31a, 08:34

Ekainaren 12an, igandean, arratsaldeko 19:30ean Oihala Zabaltzen taldeak "los padres de ellos"  lana antzeztuko du Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko zinema aretoan. Azken lan horretan, bi lan uztartu dituzte "los padres de ella" eta "los padres de el",  Jay Roach zuzendari estatubatuarraren film ezagunak.

Ekainaren 12an, igandean, arratsaldeko 19:30ean Oihala Zabaltzen taldeak "los padres de ellos"  lana antzeztuko du Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko zinema aretoan. Azken lan horretan, bi lan uztartu dituzte "los padres de ella" eta "los padres de el",  Jay Roach zuzendari estatubatuarraren film ezagunak.

Badira 23 urte , ikastetxe horretako irakasle batek bultzatuta, Oihala Zabalatzen antzerki taldea sortu zela. Hasiera batean 8-9 ikasle ibili baziren ere, apurka-apurka taldea handituz joan zen eta sasoi batean talde horren gerizpean beste zazpi talde sortu ziren. Hasierako talde horretan aldaketak egon badira ere, 5 lagunek antzerkigintzarako zaletasun horri eutsi diote eta euren esanetan, Oihala zabaltzen ez dute antzerki talde bat bezala ikusten, eurentzat lagun talde bat da. Urtero, ikasleek bezala, bi hitzordu dituzte euren lanak taularatzeko, gabonak eta ekaina. Horrez gain, Solastiar kultur elkartearekin elkarlanean, urtero urriaren 9an etxeko andre/gizonen eguna ospatzeko lan bat antzezten dute. 

Oihala Zabaltzen-ek euren ibilbide luzean, era guztietako lanak antzeztu ditu, eurek sortutakoak ,pelikuletako bertsioak edo bestelako lanak. Azken lan horrekin ere, helburu argia dute talde horretako 15 aktorek eta soinu teknikariek: antzerkia ihesbide miragarria izan daiteke ikusleentzat zein Oihala Zabaltzen-eko kideentzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide