Tino Soriano: "Argazkien bitartez istorio kontalari izan nahi dut"

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2011ko mai. 27a, 08:34

Aurreko asteazkenean, Laudio Udaleko gazteria sailak antolatuta, National Geographic-eko Tino Soriano argazkilariak hitzaldia eman zuen  "txapela buruan eta ibili munduan" jardunaldietako lehenengo saioan . Catalunyako argazkilariak argazkigintzan izan duen ibilbidea azaldu zuen, bete-beterik zegoen kultura etxeko aretoan. Aiaraldea.com-ek Tino Soriano elkarrizketatzeko aukera izan zuen.

Zer da National Geographic Society?

Aurreko asteazkenean, Laudioko Udaleko gazteria sailak antolatuta, National Geographic-eko Tino Soriano argazkilariak hitzaldia eman zuen  "txapela buruan eta ibili munduan" jardunaldietako lehenengo saioan . Catalunyako argazkilariak argazkigintzan izan duen ibilbidea azaldu zuen, bete-beterik zegoen kultura etxeko aretoan. Aiaraldea.com-ek Tino Soriano elkarrizketatzeko aukera izan zuen.

Zer da National Geographic Society?

Tino Soriano: National Geographic, askok argazkigintzari lotutako aldizkaria dela uste arren, geografia aldizkaria da. Mundua munduari erakustea eta naturaren ezagutzan sakontzea du helburu nagusia. 125 urte bete dituen elkarteak sinesgarritasuna eskaini nahi badu, derrigorrean argazkilari sinesgarriak behar ditu.

Argazkigintza gizartea aldatzeko tresna izan daiteke?

Zalantza barik, argazkigintza mundua aldatzeko tresna izan daiteke. Zapaltzaileek euren intereserako erabili dute askotan eta horregatik behin baino gehiagotan informazio faltsua erantsi diote argazkiari. horrek erakusten digu gizartea aldatzeko oso erabilgarria dela eta are gehiago, gaur egun, teknologia berriei esker oso denbora laburrean jende askorengan iristeko aukera dagoenean.

Zure argazki gehienetan pertsonak azaltzen dira, zer dela eta?

Argazkiak egiteko orduan bi helburu ditut: Batetik, pertsona ezezagunen sentimenduak azaltzea, sentimendu horiek gainontzeko pertsonen emozioak, zirrarak azaleratzeko baliagarriak dira eta. Bestetik, nire ustez, pertsona ezezagunen istorioak ospetsuenak baina interesgarriagoak dira. Ospe handiko pertsonen bizimoduarekin gehienok ez dugu zerikusirik, ezezagunen istorioak berriz askoz hurbilagoak dira.

Argazkigintza digitalak aldaketak ekarri  ditu?

Digitalizazioarekin argazkigintzaren balioa gutxitu da, edonork edozein tresnarekin irudi bat egiteko gai da eta horren arabera, denok argazkilari garen ustea zabaldu da. Bestalde, aldaketa horrek alde ona ere izan du, argazki bat ateratzeko orduan nahi beste entsegu egin ahal dira eta momentuan bertan emaitza ikusi, horri esker argazkigintzaren maila igo da. Halere, ez dugu ahaztu behar sarritan aipatzen den esaera: "irudi batek mila hitz baino gehiago balio du". Argazkiak ikuslearengan hausnarketa sortu behar du eta gakoa hortxe dago, ez da erraza zeozer kontatzen duen argazkia sortzea.

Behin baino gehiagotan ospitaletako gaixo larrien egoera islatu duzu. Oraingoan ere, argitaratu duzun azken lanean "David contra Goliat " gaixoak eta medikuntza protagonistak.

Bai, hala da, txikitatik medikuntzarekin harremana izan dut, aita medikua da eta ni, kasualitatez, ospital batean bulegari lanetan hasi nintzen. Bertan nengoela, hasi nintzen gaixoei argazkiak egiten. Gaixoentzat hurbilekoa nintzen, ezagutzen ninduten eta horrek eurei argazkiak egitea errazten zidan. Medikuntzari lotutako zenbait lan argitaratu ditut eta gainera, garrantzi handikoa ikusten dut argazkilari bakoitzak bere bidea, espezializazioa topatzea.

Zure lan horietan, gaixoek egoera larrian egonda ere goxotasuna eta itxaropena erakusten dute.

Eskarmenturik gabeko argazkilariak horrelako egoeretan gordintasun hutsaren bila ibiltzen dira. Baina nire ustez, egoeraren larritasuna indartu beharrean gizatasunaren balioa erakutsi eta indartu behar dugu. Banyolesen (Girona) bizi den argazkilariaren esanetan, zintzotasunez jokatu behar dugu aurrean dugunarekin, argazkian atera nahi duzun pertsonarekin. Tino Sorianoren ustez, gizartetik jasotzen duguna gizarteari itzultzeko gai izan behar dugu.

Tino Soriaren lana hurbiletik ezagutzeko www.tinosoriano.com eta tinosoriano.blogspot.com atarietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide