Labraza hiribildu harresidunera irteera Perretxikozaleen Laudio Elkarteak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2011ko mai. 16a, 08:34

Urtero bezala, Perretxikozaleen Laudio Elkarteak ikasturte amaierako irteera antolatu du. Aurten, maiatzaren 28an elkarte horretako bazkideak eta bazkide ez direnak Arabako Labraza hiribildu harresidunera hurbilduko dira. Izan ere, Laudioko perretxikozaleek prestatzen dituzten irteeretan, beste herri batzuetako ondarea ezagutzea izaten da asmo nagusia. Ohi bezala, egitarau bete-betea izango dute Laudioko perretxikozaleek, Labraza hiribilduan bisita gidatua izan aurretik Arabako Mañueta herrira abiatuko dira.

Urtero bezala, Perretxikozaleen Laudio Elkarteak ikasturte amaierako irteera antolatu du. Aurten, maiatzaren 28an elkarte horretako bazkideak eta bazkide ez direnak Arabako Labraza hiribildu harresidunera hurbilduko dira. Izan ere, Laudioko perretxikozaleek prestatzen dituzten irteeretan, beste herri batzuetako ondarea ezagutzea izaten da asmo nagusia. Ohi bezala, egitarau bete-betea izango dute Laudioko perretxikozaleek, Labraza hiribilduan bisita gidatua izan aurretik Arabako Mañueta herrira abiatuko dira. Bertan, Berzal upategian mahatsetik ardorako bidea ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango dute. 

Hamarretakoaren ostean, Euskal Herriko hiribildu harresidun txikienean, Labrazan, bisita antzeztu bati  esker, hiribildu horren historiara hurbilduko dira laudiarrak. Arabako Labraza herritik Nafarroako Biana herrira abiatuko dira eta bertan beste upategi bat ezagutzeko aukera izango dute, Rioja Vega upategia hain zuzen. Arratsaldean, Biana hiriko bazterrak eta harresia ezagutzeko, bisita gidatua antolatu dute Perretxikozaleek Elkartekoek.

Irteera horretan parte hartzeko izena ematea zabalik dago maiatzaren 20ra arte elkarteko egoitzan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide