Korrikak eta mendizaletasunak bat egingo dute Ugarteko XIII. mendi ibilaldian

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2011ko api. 8a, 08:34

Duela 13 urte Ugarteko Auzolan Elkarteko kideek lehenengo mendi ibilaldia prestatu zuten. Orduan auzune horretako zenbait bizilagunek, euskararen aldeko lasterketaren aurreko egunak girotzeko asmoz mendi ibilaldia prestatu zuten. Antolatzaileen esanetan, orduko helburuak eta gaur egunekoak ez dira aldatu. Batetik, euskararen aldeko lasterketari, Korrikari, euren ekarpen xumea egin nahi izan diote urteotan eta bestetik, euren ustez, mendi ibilaldia aitzakia ezin hobea da gure ingurua, gure ondarea ezagutarazteko.

Duela 13 urte Ugarteko Auzolan Elkarteko kideek lehenengo mendi ibilaldia prestatu zuten. Orduan auzune horretako zenbait bizilagunek, euskararen aldeko lasterketaren aurreko egunak girotzeko asmoz mendi ibilaldia prestatu zuten. Antolatzaileen esanetan, orduko helburuak eta gaur egunekoak ez dira aldatu. Batetik, euskararen aldeko lasterketari, korrikari, euren ekarpen xumea egin nahi izan diote urteotan eta bestetik, euren ustez, mendi ibilaldia aitzakia ezinhobea da gure ingurua, gure ondarea ezagutarazteko.

Urtero bezala, ugarteko mendi ibilaldiak aukera bi eskaintzen dizkie mendizaleei, ibilaldi handia eta ibilaldi txikia hain zuzen. Goizeko 8:00etan ibilaldi luzea Ugarteko plazatik abiatuko da eta Goikogane, Kamaraka eta Ganekogorta mendietatik ibili ostean, Ermuko larrinean atsedena hartu eta Ugarteko plazan izango du amaiera. Ibilaldi txikia berriz, goizeko 9:00etan aterako da leku beretik, Ugarteko plazatik, eta Lusurbeilandatik Ermuko larrinera joango dira mendizaleak. Ibilaldi luzean zein txikian parte hartzen duten guztiek Ermuko larrinean indarberritzeko eta hamaiketakoaz gozatzeko unea izango dute. 

Ohi bezala, Aretako zenbait laguntzailek, Ermuko larrinean, hirugiharra plantxan prestatuko dute mendizaleon nekea arintzeko. Betiko moduan, Korrika mendi ibilaldian parte hartzeko izena ematea ibilaldia hasi baino 10 minutu arinago egingo da eta debalde izango da. Ugarteko Auzolan Elkartetik ere, iganderako eguraldi iragarpena eman nahi izan digute eta antza, ez da egunotako giro sargoria izango. Izan ere, termometroak behera egingo du, hodeiak ere agertuko dira baina mendian ibiltzeko giro atsegina izango dugu antolatzaileen esanetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide