Maiatzean, Laudio Udaleko gazteria sailak dieta osasuntsuaren garrantzia gazteen artean zabaltzeko asmoz ikastaroa antolatu du. Tailer honetan prestakuntza teorikotik abiatuko badira ere, ikasitakoa egunerokoan zelan txertatu landuko da. Ikastaroa nutrizioan aditua den Maria Eliasek emango du eta ondorengo gaiak landuko dira: elikadura osasuntsua, nutrizio-piramidea, dieta miragarriak, gezurrezko publizitatea, nutrizio-behar bereziak, sukaldaritza praktikoa eta zalantzak. Ikastaroa 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta 2 orduko 4 saiotan egingo da.
Prestakuntza praktikoan banakako eta familia osorako menuak landuko dira eta horren bitartez, nutrizioa etxeko guztion ardura izatea lortu nahi dute. Ikastaroa maiatzaren 4an, 11n eta 18an Laudioko kultur etxean arratsaldeko 18:30etik 20:30era emango da eta Euskal Gastronomia Museoan maiatzaren 24an arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Izena emateko Gazte Informazio Gunean astelehen, asteazken eta ostiraletan edo posta elektronikoaren bidez norberaren datuak infogazte@laudiokoudala.net helbidera bidalita. Plaza mugatuak izango dira eta izena ematea eginez gero bertaratzea derrigorrezkoa izango da. Maria Elias nutrizionistak zuzenduko duen ikastaroan izena ematea debalde izango da.