Aiaraldeko Kultur Zirkuituak eta Korrikak bat egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2011ko mar. 19a, 08:34

Aiarako Hogeitalau eta Laudioko Basalarrina euskara elkarteek Amurrioko Korrika Batzordea eta Topagunearekin elkarlanean datozen asteetarako kultur ikuskizunez betetako egitarau oparoa prestatu dute.

Aiarako Hogeitalau eta Laudioko Basalarrina euskara elkarteek Amurrioko Korrika Batzordea eta Topagunearekin elkarlanean datozen asteetarako kultur ikuskizunez betetako egitarau oparoa prestatu dute. Formatu txikiko baina kalitate handiko kultur ekitaldiak antolatuz, hiru helburu ditu Aiaraldeko Kultur Zirkuituak: herrietako euskarazko kultur eskaintza aberastea, euskaldunei euskarazko kultur sorkuntza ezagutu eta gozatzeko aukera eskaintzea eta, azkenik, euskal kulturgileen sorkuntza sustatzea.

Aiaraldeko kultur elkarte horiek aurreko urteetan ere bat egin dute eta horren lekuko, aurreko urteetan antolatutako Aiaraldeko udaberriko kultur zirkuitua edo Aiaraldeko udazkeneko kultur zirkuitua. Aiaraldeko euskara elkarteek elkarlanean antolatutako bosgarren kultur zirkuitua da eta aurten KORRIKArekin bat egin nahi izan dute. Hori dela eta, gure herrietako Korrika Kulturalean txertatu dituzte antolatutako 8 emanaldiak.

Ekimen horren helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da, eta hori lortzeko, besteak beste Kultur Errota kultur zirkuitua eta LABURBIRA ikus-entzunezkoen eskaintza erabiltzen dituzte. Aiaraldeko Kultur Zirkuitua igande honetan, martxoaren 20an, abian jarriko da Arespalditzako udaletxean Upo, Topotin eta Bartolina pailazoen "Txaka txakala txu-txu" emanaldiarekin. 

Aiaraldeko Kultur Zirkuituaren gainontzeko ekitaldiak ondorengoak izango dira:

Apirilak 6, asteazkena, 19:15ean, Basalarrinan Josu Iztuetaren diaporama emanaldia  "Urre sukarraren historia, yukon ibaia kanoaz".

Apirilak 8, ostirala, 19:30ean, Arespalitzako udaletxean LABURBIRA film laburren emanaldia eta Kepa Errazti zinemagilearekin solasaldia.

Apirilak 10, igandea, 17:00etan, Murgako kontzeju etxean Maite Arrese ipuin kontalariaren eskutik " txoritxo batek esan dit...".

Apirilak 12, asteartea, 19:30ean, Basalarrinan LABURBIRA film laburren emanaldia eta Liher Puente zinemagilearekin solasaldia.

Apirilak 14, osteguna, 16:00etan, Laudioko plazan Xilipurdi taldearen "gaur jaia" emanaldia, haur berbena.

Apirilak 14, osteguna, 18:30ean, Amurrioko katekesiaren aretoan LABURBIRA film laburren emanaldia eta Liher Puente zinemagilearekin solasaldia.

Apirilak 15, ostirala, Dolumin Barikua, 21:00etan, Basalarrinan kantu afaria "Kale Danetan" musika elkarteak girotua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide