ARGAZKI GALERIA: Inauteriak aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2011ko mar. 7a, 08:45

Aurreko asteburuan aratusteak izan dira herri eta bazter askotan. Laudion ere, garizuman sartu aurretik  aratusteak (haragi uztea) izan ditugu festarako eta txantxetarako aitzakia. Aurtengo Laudioko aratusteetan berrikuntza nabarmena izan dugu, azken urteetan ez bezala herriko kultur elkarte batek jaiaren antolaketa bere gain hartu du, Jaiak koordinakundeak hain zuzen. Larunbatean arratsaldeko 19:30ean Lezeagako aldapatik abiatu ziren desfilean parte hartu zuten guztiak.

Aurreko asteburuan aratusteak izan dira herri eta bazter askotan. Laudion ere, garizuman sartu aurretik  aratusteak (haragi uztea) izan ditugu festarako eta txantxetarako aitzakia. Aurtengo Laudioko aratusteetan berrikuntza nabarmena izan dugu, azken urteetan ez bezala herriko kultur elkarte batek jaiaren antolaketa bere gain hartu du, Jaiak koordinakundeak hain zuzen. Larunbatean arratsaldeko 19:30ean Lezeagako aldapatik abiatu ziren desfilean parte hartu zuten guztiak. Mozorroen tropela zabaltzeko ardura zanpantzarren esku gelditu zen eta haien atzetik kultur elkarteak, eskoletako umeak, gurasoak, Adama Djembe Kan perkusio taldea, Galtzagorriren hankapaluak, Gesaltza txaranga, Fi ta Fik, Goloka antzerki taldea, jai taldeak eta lagun taldeak.

Desfilearen amaieran, herriko plazan, sari banaketa ekitaldia izan zen eta horren ostean kontzertua Izargi taldearen eskutik. Bihar egun osoan zenbait ekitaldi izango dira, goizean Kirikiño taldearen eskutik eguerditik aurrera jolasak herriko plazan. Arratsaldean  Begira antzerki taldearen "disko txikia"  emanaldia eta aratusteak agurtzeko, 19:30ean sorgina erretzeko ekitaldia Gaitzerdi Teatroarekin herriko plazan.

Aiaraldea.com komunikazio leihoak eta Jaiak koordinakundeak elkarlanean egindako bideoklipean esaten den moduan Hau ez da Venezia... 

 Beharrik ere ez!

> LAUDIOKO ARGAZKI GALERIA ikusteko hemen klikatu.

Argazkiak: Koldo Zabala



> AMURRIOKO ARGAZKI GALERIA ikusteko hemen klikatu.

Argazkiak: Alfredo Remirez Marañon

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide