Mendebaldeko Sahararen aldeko elkarretaratzea

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2011ko ots. 27a, 08:30

Gaur, otsailak 27, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 35. urteurrena bete da. Hori dela eta, ostiralean Aiaraldeko zenbait lagun Laudioko plazan batu ziren saharar herriak bizi duen egoera salatzeko. Arratsaldeko 19:00etan hasitako elkartasun ekimenean, Saharako bandera erraldoiak lagunduta,  Sahara libre! lemapean elkartu ziren.

Gaur, otsailak 27, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 35. urteurrena bete da. Hori dela eta, ostiralean Aiaraldeko zenbait lagun Laudioko plazan batu ziren saharar herriak bizi duen egoera salatzeko. Arratsaldeko 19:00etan hasitako elkartasun ekimenean, Saharako bandera erraldoiak lagunduta,  Sahara libre! lemapean elkartu ziren. Ordu erdiko elkarretaratzearen ostean, Sahararen aldeko elkarteko kideek, Bir Ganduz-eko kanpalekutik (Aljeriako saharar errefuxiatuen kanpalekuak), Abdeslem Omar Lahsen sahararrak idatzitako gutuna irakurri zuten.

Gutun horretan, Europar Batasuneko agintariei zuzenduta, besteak beste aipatzen dira Sahara herria 35 urtez indarrez hartutako herria izan dela eta Marokok hartutako lurraldeetan saharar biztanleen giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak sarritan urratuak izan direla. Halaber, euren baliabide naturalen arpilatzeari ekin diola Marokok, Frantziako eta Espainiako gobernuen laguntzarekin. Horren lekuko, egunotan Europako Batzordeak urtebetez luzatu nahi duen Marokorekin duen arrantza hitzarmena. Aljeriako errefuxiatuen kanpalekuetatik, gogora ekartzen digu Abdeslem Omar Lahsenek, gaur egun errefuxiatuen kanpalekuetan 165.000 saharar, desterruan, ozta-ozta bizi direla, egoera latzean.

Atzo bertan, otsailaren 26an, Dajlan -lurralde okupatuetan- Marokoko agintariek antolatutako jaialdi baten ostean milaka kolono marokiarrek, gobernuko segurtasun indarrek lagunduta, sahararren auzuneei eraso zieten. Horretarako ehunka butano-botila jaurti, kotxeak erre eta sahararren dendei eraso zieten. Hirian sortutako anabasaren ostean, makina bat sahararrek hiria utzi eta basamortura joan dira aterpe bila.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide