Gazteentzako sendabelarren tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2011ko ots. 24a, 08:33

Gure inguruko sendabelarren ezagupena zabaltzeko asmoz 8 orduko ikastaroa antolatu du Laudioko udaleko gazteria sailak. Datozen asteetan tailer horretan inguruko larreetan eta mendietan topatu ahal diren sendabelarrak ikertuko dira. Izan ere, belaunaldiz belaunaldi gure aurrekoek sarritan bide bazterretara edo mendira jotzen zuten sendabelarren bila, minak arintzeko edo gaixotasunak sendatzeko.

Gure inguruko sendabelarren ezagupena zabaltzeko asmoz 8 orduko ikastaroa antolatu du Laudioko udaleko gazteria sailak. Datozen asteetan tailer horretan inguruko larreetan eta mendietan topatu ahal diren sendabelarrak ikertuko dira. Izan ere, belaunaldiz belaunaldi gure aurrekoek sarritan bide bazterretara edo mendira jotzen zuten sendabelarren bila, minak arintzeko edo gaixotasunak sendatzeko.

Saio hauetan sendabelarrak ezagutzeaz eta ikertzeaz gain, landareek osasunaren mesederako dituzten ezaugarriak landuko dira. Halaber, baserrietan, landareekin eginak, ohikoak izan diren errezetak, ukenduak, olioak... egiten ikasteko aukera izango dute tailer horretako ikasleek. Sendabelarren tailerrean, Zeanuriko Gabriel Vázquez Molina ibiliko da irakasle. Eskarmentu handia duen idazle eta hizlari honek 30 urte daramatza fitoterapia eta medikuntza tradizionala ikertzen eta zabaltzen. Horren lekuko, idatzitako liburuak, "Sendabelarrak Euskal Herrian" eta "Sendabelarren magia" besteak beste.

Tailerra 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko Gazte Informazio Gunera hurbiltzea besterik ez dago. Ikastaroaren egutegia honakoa izango da: Martxoaren 17an, 24an, 31n eta apirilaren 7an. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide