Señorio de Astobiza upategiak nazioarteko saria jaso du

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2011ko ots. 22a, 08:00

Okondoko Señorio de Astobiza upategiak ekoizten duen Malkoa txakolinak  "International Wine Guide 2011" izeneko nazioarteko sarietan zilarrezko domina jaso du. Aretxabala baserrian dagoen upategiak mahats-mordorik onenak aukeratu ditu Malkoa txakolina ekoizteko.Hori dela eta, ardo mota honetako 2.000 botila baino ez ditu ekoitzi. Halaber, upategi honetako arduradunak Aiaraldea.com-i esan bezala, mahats-mordoen bilketa eskuz egiten da eta horrek ziurtatzen die mahats onenen aukeraketa.

Okondoko Señorio de Astobiza upategiak ekoizten duen Malkoa txakolinak  "International Wine Guide 2011" izeneko nazioarteko sarietan zilarrezko domina jaso du. Aretxabala baserrian dagoen upategiak mahats-mordorik onenak aukeratu ditu Malkoa txakolina ekoizteko.Hori dela eta, ardo mota honetako 2.000 botila baino ez ditu ekoitzi. Halaber, upategi honetako arduradunak Aiaraldea.com-i esan bezala, mahats-mordoen bilketa eskuz egiten da eta horrek ziurtatzen die mahats onenen aukeraketa. Makinen bitartez mahats bilketa egiten denean, 6 bider merkeagoa izan arren, dena biltzen da eta ez da aukeraketarik egiten. Mahastietan lehendabiziko aukeraketa egin arren, upategian bertan bigarren aukeraketa egiten dute txakolinaren ekoizpenerako mahats-mordorik onenak aukeratuz.

JUpategiko kudeatzaile Jon Zubeldiaren esanetan, nazioarteko saria jaso izanak  egindako lana aintzat hartu dela esan nahi du, eta euren ardoak ezagutarazteko orduan laguntzen du. Sariketa horretara, 1.502 ardo aurkeztu ziren eta horietatik  398 aukeratu ziren. Hautatutakoen artean, Bizkaiko txakolinaren jatorrizko deiturako Itsasmendi eta Getariako txakolinaren jatorrizko deiturako Txomin Etxaniz. Malkoa txakolina dastatzen dugunean lurra, klima eta mahats mota hau, hondarribi zuri, igarriko ditugu.

Arabako txakolinaren jatorrizko deiturako Malkoa txakolinak, adituen esanetan, honako ezaugarriak ditu: oso ona, sendoa, aberatsa eta arometan konplexua, ondo orekatua eta amaieran iraunkortasun ona duena. Saritu duten ardoa egiteko orduan hondarribi zuri mahats mota baino ez dute erabili. Señorio de Astobiza upategiak Aiaraldeko txakolinaren ibilbidean ere hartzen du parte eta Aiaraldeko beste upategiekin batera, upategiak bisitatzeko edo ardo dastaketa egiteko aukera eskaintzen digu txakolinaren ibilbideak.


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide