Emaitza ona Sahararen aldeko janari bilketan

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2011ko ots. 16a, 08:33

Urtarrilean Aiaraldeko zenbait herritan VII. Sahararen aldeko euskal karabana: piztu itxaropena ekimena egin da. Aurreko urteetan bezala ekimen horren bitartez Tindufeko (Aljeria) kanpalekuetarako janari bilketa egin da. Amurrioko eta Laudioko  supermerkatuetan eta ikastetxeetan janaria biltzen ibili dira Aiaraldeko Sahararen aldeko lagunak elkarteko kideak. Halaber, aurreko urteetan bezala, Aiaraldeko emakumeen elkarte biren laguntza izan dute.

Aurten Aiaraldean 940 kilo arroz, 680 kilo lekale, 300 kilo azukrea, 330 kilo hegalabur/sardina, 520 kilo pasta eta 60 kilo konpresa jaso dira. Aurreko urtean 3.100 kilo jaso zituzten guztira, aurten berriz, 2.830 kilo jaso dituzte. Urteroko janari bilketarekin batera, aurten, Metro Bilbao, Eusko Tren, E.T.S. eta Iberdrola enpresetako langile talde batek "Sahararako 200 bizikleta" antolatutako ekimenarekin bat egin dute eta 10 mendi-bizikleta jaso dituzte.

Iazko datuekin alderatuta, zertxobait gutxiago jaso arren,  Aiaraldeko Sahararen aldeko elkartetik ekimenaren balorazio ona egin dute. Otsailaren 19an Bilbotik,  VII. euskal karabana  aterako da eta Tinduferako bidean jarriko dute jasotako laguntza. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide