Olentzeroren panpin lehiaketan parte-hartze handia

Aurten aurrenekoz Basalarrina Euskal Topaguneak Olentzeroren panpin lehiaketa antolatu du. Antolatzaileen esanetan, ekimen honen helburu nagusia, abenduaren 24ko goiza girotzea eta Olentzeroren inguruko ekimenetan parte-hartzea bultzatzea izan da. Ekimen honen lehendabiziko urtean parte-hartze handia izan da, 19 panpin aurkeztu baitira lehiaketa honetara. Denetariko eskulanak izan ditugu ikusgai herriko plazan: txikiak, handiak, koloretakoak, Olentzero zaharrak zein gazteak...

Aurten aurrenekoz Basalarrina Euskal Topaguneak Olentzeroren panpin lehiaketa antolatu du. Antolatzaileen esanetan, ekimen honen helburu nagusia, abenduaren 24ko goiza girotzea eta Olentzeroren inguruko ekimenetan parte-hartzea bultzatzea izan da. Ekimen honen lehendabiziko urtean parte-hartze handia izan da, 19 panpin aurkeztu baitira lehiaketa honetara. Denetariko eskulanak izan ditugu ikusgai herriko plazan: txikiak, handiak, koloretakoak, Olentzero zaharrak zein gazteak... Eguraldiak ez du askorik lagundu goiz osoan, atseden eman barik euria izan dugu eta. Halere, herritar asko hurbildu dira plazako arkupeetan erakusgai egon diren panpinak ikustera. Goizean ere azoka eta trikitilariak izan ditugu, Olentzeroren etorrera ospatzeko. Aurtengo lehiaketan, Kirikiño elkarteak prestatu eta aurkeztu duen bikotea, -Olentzero eta Mari Domingi- izan da sari nagusia irabazi duena. Lehendabiziko lehiaketa honetan ezusterik atseginena umeen aldetik etorri da, eurak izan baitira eskulan gehien aurkeztu dituztenak. Egun osoko argazkiak ikusteko http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157625671466724/show/ Argazkiak: Koldo Zabala

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide