Metro Bilbao, Eusko Tren, E.T.S. eta Iberdrola enpresetako langile talde batek "Sahararako 200 bizikleta" ekimena jarri du abian. Langile talde horrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldeko "Otsailak 27" Euskal Elkarteen koordinakundearekin batera antolatu du egitasmo hori. Algeriako lurretan dagoen Ausserd errefuxiatu sahararren kanpamendura bidaliko dira bizikleta horiek eta bizikletekin batera osasun-materiala eta botikak bidaltzeko asmoa dago.

Amurrioko Sahararen aldeko elkartea ere, proiektu hau aurrera eramateko lanean dabil eta Aiaraldean ahalik eta bizikleta gehien lortzeko asmotan dabil. Bizikleta horiek mendi-bizikleta izan behar dute eta edozein neurritakoak onartzen dira, baldin eta egoera onean badaude. Beraz, trastelekuan edo baztertuta dugun mendi-bizikleta hori ezin hobeto etorriko zaie errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren ume zein gazteei.
Proiektu honen kostuak arintzeko, 26.000 € behar dira osasun-materiala, botikak eta bizikletak eramateko trailerra ordaintzeko, kamisetak jarri dituzte salgai eta egun hauetan Aiaraldean ditugun azoketan kamiseta erosteko aukera izango dugu.
Mendi-bizikleta emateko, kamiseta erosteko edo honen inguruan informazio gehiago jasotzeko Amurrioko Sahararen aldeko elkartearekin harremanetan jarri arasd.amurrio@hotmail.com edo http://200bicisparaelsahara.org webgunean.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.